Greba mugagabea hasi dute Zornotzako Amilibia y De la Iglesiako langileek
Zornotzan kokatuta dagoen Amilibia y De la Iglesia (AMIG) lantegiak, 80 langile ditu eta Ferreteriako produktu salmentan jardueran aritzen da, 2013ko uztailaren batetik aurrera greba mugagabean dago.
Langile komiteak, erreforma laboralatik babesten duen lantegiko hitzarmen berriaren negoziazioa eskatzen du.
Lantegiko zuzendaritzarekin izan diren bilera guztietan, hurbilketaren bat egotea ezinezkoa izan da. Enpresak argi eta garbi utzi du lantegiko hitzarmenaren aurka dagoela eta beraien hasierako proposamenetik ez dute ezer aldatu.
ELA sindikatuak langile guztiak animatu nahi ditu, greba mugagabe honek jarraipen zabal bat eduki dezan, guk argi daukagu bide bakarra borroka dela, bai zuzendaritzari aurre egiteko eta baita ere Rajoyren erreforma laboralaren aurrean, gure eskubideak etorkizunari begira babesteko.