CIE Legazpi

Greba mugagabea KPItik gorako igoerak dituen hitzarmena lortzeko

2023/06/02
Langileek ekainaren 6tik aurrera greba mugagabearen aldeko apustua egin dute, KPItik gorako soldata igoeraz gain, bajetan, lizentzietan eta txandakakotasunean hobekuntzak bermatuko dituen enpresa hitzarmenaren negoziazioan aurrera egiteko.

CIE Legazpi 205 langileko enpresa bat da, automobilgintzarako forjaketan aritzen dena, eta CIE Taldearen barruan dago. ELAko 8 ordezkarik eta LABeko batek osatzen duten enpresa batzordeak greba mugagabea deitu du ekainaren 6tik aurrera.

Enpresa hitzarmena negoziatzen ari dira. Bertan, KPIaren gaineko soldata igoerak, hobekuntzak bajen soldata osagarrietan eta lizentzietan eta 4. eta 5. txandetarako eta lanaldi zatituko langileentzako hobekuntzak eskatzen dituzte.

Maiatzaren 31n egindako batzarretan, langileek gehiengo zabalez berretsi zuten greba deialdia.