Bi egunetako greba Maxam taldean
2008/06/27
Maxan (Unión de Explosivos) enpresa taldeko langileak bi egunetako greba egin dute. Greba erabatekoa izan da enpresa honek Galdakao, Iruña Oka eta Burgosen dituen hiru lantokietan.
Guztira mila langiletik gora bat egin dute grebarekin. ELA, UGT eta CCOO sindikatuek enpresa honek duen langile ez finkoen kopuru handia eta soldaten eskala bikoitza salatu dute. Era berean, aldi baterako kontratuen iruzurra jarri dute mahai gainean.
Gai hauetaez gain, sindikatuok errelebo kontratua, lanaldiaren murrizketa eta irabazien adinako soldaten igoera exijitzen dute.