Greba mugagabea Muren

2006/04/18

Thyssen Krupp Indusa Mure multinazionalak Alonsotegin duen egoitzako langileak greba mugagabean daude apirilak 18az geroztik, hitzarmen kolektiboak duen blokeoa salatu eta enpresaren etorkizuna bermatuko duen lan karga eskatzeko.

ELA, CCOO eta ESK sindikatuek osatutako enpresa-batzordeak plataforma bateratua aurkeztu du, eta, bere aldarrikapenen artean hauek daude, besteak beste: 2006. urterako %5eko soldata igoera; BPG+1,5eko igoera hitzarmenak indarra duen bigarren urterako. 16 orduko lan murrizketa lehen urterako, eta 8 orduko murrizket bigarren urterako.

Bestalde, enpresa-batzordeak honako hau eskatu dio zuzendaritzari: Aldi Baterako Lan Enpresen eta azpikontraten bidez kontratatzen diren langileak langile kopuruaren %5 baino gutxiago izatea, eta inolako kasuetan ez egitea produkzio lanak.

Gainera, plataforma sindikalak beste aldarrikapen batzuk egin ditu: Errelebu kontratua duten langileentzako hobekuntzak eta aldi baterako langileei kontratu iraunkorrak egitea.