Greba mugagabea San Joan Bataiatzailearen Udal egoitzan

2006/05/29

Egoitzan lan egiten dugun Andoain Zerbitzuko enpresako 32 langile gara. Urte bete baino gehiago daramagu gure lan baldintzak negoziatu nahirik. Enpresak ekonomikoki ezin zuela erantzun esan zigunez, egoitza honetaz arduratzen zen Serafin Torrado Sayans udal zinegotziarengana jo genuen. Honek, negoziaketarako ate guztiak itxi zizkigun.

Geroztik, ELA sindikatua izan ezik, gainontzeko sindikatuak Probintziako Lan Hitzarmena sinatu dute, eta gure lan baldintzak, lehen eskasak baziren ere, orain okerrera jo dute. Andoain Zerbitzuak enpresan ditugun hobekuntzak, zuzendaritzak ez digu errespetatzen.

2006ean berriro ekin diogu Enpresako Itun bat negoziatzearen eske. Enpresak zerbitzuari uko egin dion bitartean, udaleko arduradunek ere, jarrera berdina mantentzen dute: guk eskatzen dugun Negoziazio Mahaia inork ez du osatu nahi.

Egoera hau dela eta, MAIATZAREN 30ETIK AURRERA MUGAGABEKO GREBA deialdia egin dugu. Greba, oraingoz, bi ordukoa da: bat goizeko txandan eta bestea arratsaldekoan.

Eskatzen ari garen Negoziaketa Mahaia honen bitartez, gaur egun jasaten ari garen diskriminazioarekin bukatu nahi dugu. Gure lan berdina egiten ari den udal langile batek, hilero 624,93¬ gehiago irabazten ditu, urtean ia 9.000 ¬. Gure eskakizuna Udal langileen %76 aurten irabaztea besterik ez da.

Andoain Zerbitzuak Enpresako langileok, basta esan dugu. Honaino iritsi gara.