Legasako eta Aguraingo ArcelorMittal

Greba mugagabea uztailaren 1etik aurrera

2025/06/25
Legasako eta Aguraingo ArcelorMittal enpresako langileek greba mugagabeari ekingo diote enpresako zuzendaritzak aurkeztutako EEEa atzera bota eta irtenbide bat bilatzeko negoziaketak hasteko helburuz.

Apirilaren amaieran, Legasa eta Aguraingo lan-zentruetan 40 langile arte kaleratzeko asmoa jakinarazi zuen enpresak.

Kontsultaldia astelehen honetan, ekainaren 23an, akordiorik gabe amaitu zen. Prozesu osoan zehar agerian geratu da enpresa ez dela gai izan kausak justifikatzeko. Aurkeztutako dokumentazioa ez da nahikoa izan beraien asmoak eta expediente honen beharra azaltzeko eta beraien inkoherentziak sarritan agerian geratu direla azpimarratu nahi du ELAk.

Sindikatutik alternatiba ezberdinak proposatu dira prozesu osoan zehar, langileentzat irtenbide hobea suposatzen zutenak, eta enpresarentzat oso egingarriak zirenak, baina enpresak hasieratik erakutsi du langile ordezkaritza entzuteko asmorik eza.

Hau ikusita, langileek asanblada ezberdinak burutu dituzte, bai Legasan eta baita Agurainen ere, eta langileek ia ahobatez erabaki dute greba mugagabera jotzea.

ELAk argi du enpresak planteatutako arazo honi irtenbidea emateko alternatibak badaudela eta beharrezko presio neurriak hartuko ditu enpresare erabakien kostua langileengan eror ez dadin.