Greba mugagabea Zumarragako zahar-etxean

2008/02/22
Orain arte lanuzte partzialak izan badira ere, otsailaren 29tik mugagabea eta egun osokoa izatera igaro da greba Zumarragako Faustino Orbegozo zahar-etxean.

Langileek subrogazioa  eta gaur egun dituzten baldintza berdinekin jarraitzea aldarrikatzen dituzte. Izan ere, pribatizazioaren ondorioz Geriatriko berrian lan baldintzak eskasten dira. Era honetan, langileek gatazka eta grebarekin bukatzeko udalarekin dugun negoziazio Mahaian ere parte hartzea eskatzen diote Diputazioari.