Arazuriko Siemens Gamesa

Greba mugagabean dauden langileek Parlamentuaren parean elkarretaratzea egin dute

2024/02/08
Greba Mugagabeak erabateko jarraipena izaten jarraitzen du Arazuriko Siemens Gamesan. Euren lan baldintzak enpresako Nafarroako beste lantegi batzuetan dituztenekin parekatzeko eskatzen dute.

Arazuriko Siemens Gamesako langileek aspalditik eskatzen dute euren lan baldintzak enpresa bereko beste langile batzuek dituztenekin parekatzeko, hala nola Sarrigurengo eta Agustinoseko plantillenekin.

Arazuriko langileek Parlementuaren parean elkarretaratzea egin dute gaur, eta bihar Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren parean elkartuko dira 10:00etan (Iruñeko Tomas Caballero parkean).