Greba mugagabean dira Irun eta Urnietako IAT-ITVko langileak

2010/01/18
Hilabete baino gehiago daramate greba mugagabean Ibilgailuen Azterketa Teknikoko langileek.

Irungo eta Urnietako AIT-ITV-ko –Ibilgailuen Azterketa Teknikoko– langileek greba mugagabea hasi zuten iragan abenduan, bi egoitzetako soldatak parekatzeko eskatuz. Eskakizun hau 2007ko lan hitzarmenean jasotzen zen, baina enpresaren zuzendaritzak ez du bete adostutakoa.
ELA-Metaleko arduradun Unai Martinezek eta enpresako ordezkariek Tuv Rheiland enpresa alemaniarrak negoziatzeko duen borondate eza salatu dute eta, bide batez, Eusko Jaurlaritzaren esku-hartzea eskatu dute, AIT-ITV zerbitzu publikoa baita
Soldatak parekatzeaz gain, Urnietako zentroan langile kopurua handitzea  eta formakuntza egitasmoak exijitzen dituzte grebalariek.
Grebaren ondorioz egunero 700 bat ibilgailuk ezin dute azterketa teknikoa pasa, ez Irunen, ez Urnietan.