Greba Feminista Orokorra
"Zaintza sistema publikorako bidean, erabakiak hartu eta aldaketak egiteko unea da"
2023/11/30

Mila lagunek hartu dute parte Hego Euskal Herriko hiriburuetan egindako manifestazioan, Azaroaren 30eko Greba Feminista Orokorraren arratsaldeko mobilizazioetan. Goizean zehar hainbat pikete eta mobilizazio egin dira zaintza sistema publiko, doakoa, unibertsal eta kalitatezkoaren alde, eta arratsaldeko manifestazioetan ere horixe izan dute aldarri mugimendu feministak zein sindikatu eta bestelako eragile sozial antolatzaileek.
Greba feminista orokorra "mugarri bat" izan dela adierazi dute antolatzaileek manifestazio amaieretan irakurritako adierazpenean. Zaintza "arazo politiko bat" dela azpimarratu dute, eta "erabakiak hartu eta aldaketak egiteko unea" dela ziurtatu dute. Horregatik, Euskal Herrik gobernuei eskatu diete mahai bat sortzea zaintzaren auziari heltzeko: "Borondate politikoa eskatzen dugu urgentziazko egoera honetan. Gobernuetan, udaletan, foru aldundietan, ardura postu guztietan hartu ardura, bihar bertan. Ez egin entzungor gure eskariei".
Hona hemen aldarri horiek zein bestelakoak arratsaldean irakurritako manifestuan: