Greba Muskiz-eko Petronorren

2009/06/11
Petronorrek Muskiz-en duen lantokiko langileak grebara joko dute lan hitzarmenaren alde.

Greba bi alditan egingo dute. Lehenengoa ekainaren 12tik 16ra izango da, eta bigarren aldiaren datak oraindik egun zehatzak erabakitzeke daude. Lan batzordeak jakinarazi duenez bi aldiotan lau egunetako lanuzteak izango dira.