Nafarroako metal-merkataritza alorrean greba

2011/06/17
ELA eta CCOO sindikatuek greba deitu dute ekainaren 29rako Nafarroako metal-merkataritza alorreko dendetan.

Bi sindikatuok salatu dute patronalak antzinatasuna kendu, soldatak bost urtez izoztu eta urteko lanaldia luzatu nahi dituela.

Nafarroako metal-merkataritzan 3.500 pertsona inguruk egiten du lan, bulegoko altzari, informatika, burdindegi, etxetresna elektriko, erlojugintza, bitxitegi eta autoentzako ordezko piezen dendetan.