Greba orokor arrakastatsua Osakidetzan

2005/04/07

ELA, SATSE eta SMEk deitutako greba orokorrean parte hartze handia izan da eta beraz arrakastatsua izan dela esan daiteke Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako osasun zerbitzuak gelditu baitira. Jarraipena Lehen Arretako osasun etxeetan %85,5ekoa izan da eta %75,6koa ospitaletan, aurreko grebetako parte hartzearen portzentai handiagoa lortuz. "Espero genuen moduan Osakidetzako langileek ez dute negoziazioa amaitutzat eman eta erantzun honekin Osakidetzari dei egin diote benetako arazoei konponbidea emanteko." aipatu dute.

"ELA, SATSE eta SME oso pozik gaude langileek eman duten babes handiarekin. Osakidetzaren gatazkaren arduradun Gabriel Inclan Jauna, Osasun Kontseilaria, egiten dugu eta gatazkari aterabidea ematen jakin ez duela salatzen dugu. Ez diogu uko egingo gure lan baldintzak hobetzeko borondateari, are gutxiago osasun sistema publikoaren kalitatearen hobekuntzarekin lortu daitekela jakinda. Gobernuaren arduradun nagusia den einean, Lehendakariari dei egiten diogu, EAEko osasun arloko arduradunei eska diezaien, sektorera negoziazioa itzul dezaten hondoko arazoak konpontzeko interesarekin. Hala ez bada mobilizazioek aurrera jarraituko dute."