Greba orokorrak babes zabala jaso du

2009/05/21
Gehiengo sindikalak maiatzaren 21erako deitu duen greba orokorra jarraipen zabala izaten ari da Hego Euskal Herri osoan zehar.

Industria-sektorean, esaterako, langileen gehiengoak bat egin du deialdiarekin. Ez da harritzekoa. Kontutan izan behar dugu krisia gogor astintzen ari dela industria-sektorea, eta bertako langileak direla patronalaren xantaia zuzenean gehien nozitzen ari direnak.

Zerbitzu pribatuei dagokionez, grebaren eragina ere handia izaten ari da; merkataritza gune, arropa eta oinetako saltoki, hornidura-azoka, finantza-erakunde, bide-sarearen garbiketa eta catering-enpresetan izan du eragina deialdiak.

Garraio-sektorean, Metroan, Tranbian edo Eusko Trenbideak-en gutxiengo zerbitzuak ari dira, besteak beste.

Gutxiengo zerbitzuak ere protagonista izan dira hezkuntzan; grebaren jarraipena oso zabala izaten ari da sektore osoan.

Sektore publikoari dagokionez, udal administrazioaren gehiengo osoak greba babestu du. Administrazio orokorrari dagokionez, jarraipena nabarmena izan da, nahiz eta tokian-tokian eragina ezberdina izan den.

Adolfo Muñoz "Txiki" , idazkari nagusiak, greba honen arrakasta azpimarratu du Bilbon milaka kideen aurrean.

Hitzaldia osorik