Greba orokorraren deialdiak atxikipen ugari jaso du

2009/05/11
Hego Euskal Herriko sektore eta enpresa ezberdinetan Maiatzaren 8 arte burutu diren asanbladak eta hartutako erabakiei buruzko datuek argiro erakusten dute euskal gehiengo sindikalak deitu duen GREBA OROKORRA atxikipen ugari eta zabala eskuratzen ari dela Enpresa Batzordeetan eta Pertsonalgo Batzordeetan ere.

Lurraldeka hartutako datuek horren adierazgarri dira:

 

Araba            Gipuzkoa                 Bizkaia          Nafarroa       TOTAL

 

    75                  327                        278                105               785

 

Sektore publikoari dagokionez, asko dira, dagoenekoz  emandako Enpresa Batzorde eta Pertsonalgo Batzordeen atxikipenak, eta baita Administrazio Publikoaren eremu ezberdinetako Sindikal Sailen atxikipenak.

Honela, Toki eta Foru Administrazioan, aipagarrariak dira Enpresa eta Pertsonalaren Batzordeen atxikipenak Gasteizko Udalean eta Arabazo Aldundian, Bilboko Udala eta Bizkaiko Aldundia, Donostiako Udala eta Gipuzkoako Aldundia (Enpresa Batzordea). Era berdinean udaletxe nagusienatakoak: Arrasate, Bergara, Durango, Berriozar, Burlata, Irun, Bermeo, Galdakao, Leioa, Errenderia, Tolosa,… 

Gizarte zerbitzutan aritzen diren enpresetan oso ugariak dira grebaren alde jasotako atxikipenak eta babesak. Batzuk aipatzearren:

Quavitae eta Caser Gasteizen; Gurutz Gorriko ospitalea, Virgen Blanca, gorabide, Aspaldiko eta Guimón Bizkaian; Aita Menni, Asunción, Policlínica, Quirón eta Matia Gipuzkoan; eta Nafarroan berriz, Amma Taldea, Aita Menni Klinika eta CEE Aspace.

Irakaskuntza Publikoan gehiengo sindikala osatzen dugun ELA, LAB eta STEE-EILAS atxikipen asko eta babesa zabala  jaso ditugu makina ikastetxetan egin diren bilkura eta asanbladetan. Itunpeko Irakaskuntza eta Ikastoletan ere zerrenda luzea izanik, hona hemen ikastetxe batzuk: San Fermin Ikastola Iruñean, Iraurgi, Gasteizko Jesús Obrero, Santo Tomas Lizeoa Donostian, Bilboko Kalasanzio eta abar luze bat.

Era berean, Enpresa eta Pertsonalgoaren Batzordeak eta Sindikal Sailak lantoki ugarietan bat egin dute grebaren deialdiarekin: Osakidetza, Osasunbidea eta Administrazio Orokorra Erkidego Autonomoan eta Nukleo admnistrazioa Iruñean, Justizian (Txagorritxu ospitalea, Santiago, Cruces, Galdakao, Basurto,Donosita ospitaleak…). Baita ere atxikipenak jaso dira Eusko Jaurlaritzako Delegaritza ezberdinetan eta nafar administrazioaren beste hainbat eremutan (INAP, Larrialdiak…)

Maiatzaren 21erako, Greba Orokorraren egunerako, 10 egun geratzen diren honetan, begi bistakoa sektore eta lurralde guztietan grebaren deialdia jasotzen ari den babesa eta ohiartzun zabala. Hemen aipatutakoaz gain oso ugariak dira enpresa txiki eta ertainen atxikipenak, horiek ere Maiatzaren 21eko grebari bere ekarpena ematen diotelarik.

 

ELA              LAB           ESK           STEE-EILAS        EHNE            HIRU