Greba orokorrari begira ospatu da Emakumeen Nazioarteko Eguna

2012/03/08
ELAk martxoaren 29ko greba orokorrari begira ospatu du aurtengo Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna. Horregatik, 'Murrizketa eta erasoei aurre eginez, emakumeok grebara goaz! Por una vida digna' lelopean jardunaldia antolatu du Bilbon.

Adolfo Muñoz 'Txiki' idazkari nagusiak grebaren arrakasta begi-bistakoa dela azpimarratu du bere hitzaldian. “Langileok kalera irten behar dugu gure eskubideak defendatzeko, bestela akabo. Gure eskubideak suntsitu nahi dituzten gobernu eta patronalari aurre egin behar diogu. Langileok bat eginik jo behar dugu erasoen aurka”.

Era berean, martxoaren 29ko grebak euskal sindikalismoaren indarra erakusteko beta eman behar duela eta gobernuei inolako babesik ezin zaiela eman behar azpimarratu du.

Datorren igandean, hilak 11, “Jai egunetan jai” lemapean egitekoa den manifestazioa ere gaurko aldarrikapenen artean izanda da. Izan ere, manifestazioa Bilboko Alde Zaharreko kaleetan zehar egin da, merkataritzaren-alorreko emakumeen aldarrikapenei elkartasuna adierazteko.

Bestalde, ELAk bat egiten du arratsaldean mugimendu feministak hiri eta herrietan deitutako mobilizazioekin:

Donostian, 19,30etan, Boulevard

Iruñean, 20,00etan, Gaztelu Plazan

Gasteizen, 20,00etan, S.Anton Plaza

Bilbon, 19,30etan, Arriaga Plaza

Bideoa Ikusi