Nafarroako desgaitasunaren sektorea
Greba otsailaren 27tik martxoaren 1era hitzarmenaren negoziazioan aurrera egiteko

Desgaitasunaren sektorean ordezkaritza duten sindikatu guztiak, ELA, LAB, CCOO eta UGT, mobilizatu egin dira gaur hitzarmenaren negoziazioan dagoen blokeoa salatzeko. Otsailaren 24an urtebete beteko da negoziazioa hasi zenetik, eta patronalek sektoreko langileak pobretuko dituen hitzarmen bat planteatzen jarraitzen dute, erosahalmena bermatzen ez dutelako.
Nafarroako Gobernuak negoziazio honetan duen erantzukizuna bere gain ez hartzea ere salatu dute, diru publikoarekin finantzatutako sektorea baita. Are gehiago, diru guztia diru publikotik ateratzen da, erakundeek ez dute irabazien euro bakar bat jartzen.
Lau sindikatuek KPIaren gainetik %2 soldata igoera, urteko lanaldia murriztea, txanda osagarria ezartzea eta bestelako hobekuntza sozialak eta lan osasunekoak jasotzen dituen hitzarmena eskatzen dute.
Hori dela eta, gaur Nafarroako Gobernuaren Lan Departamentuaren parean mobilizatu dira eta greba deitu dute otsailaren 27rako eta 28rako eta martxoaren 1erako.