ENERGIA
Greba Petronorren, hitzarmen kolektibo berria negoziatzeko
ELAk salatu du Petronorrek zerbitzuak kanpora atera nahi dituela eta ez dela amiantoa kentzeko lanak betetzen ari.
Gaur, Petronorreko langileek greba egin dute Zuzendaritzak sustatzen duen enplegu suntsiketaren aurka protesta egiteko. Zehazki, ELAk zerbitzuen kanporatzea eta kontratazio berrien prekarizazioa salatu ditu, langileen kontura aurrezten ari baita enpresa, irabaziak lehenetsiz.
Gogoratu behar da 2022. urtean soilik, Petronorrek 470 milioi euroko irabaziak izan dituela. Gainera, amiantoa kentzeko akordioa bete gabe jarraitzen du, eta oraindik instalazioetan antzeman daiteke.
ELAk plantillaren interesak defendatzen jarraituko du, eta ez du baztertzen greba eta mobilizazio gehiago egitea, langileek eskatutako gutxienekoak jasotzen dituen hitzarmen kolektiboa lortu arte.