Funesko Inlemaz (conservas CIdacos)

Greba soldata hobetzeko eta malgutasuna murrizteko

2023/05/25
Cidacos markarekin merkaturatzen duen Funesko Inlemaz enpresako langileek 12 eguneko greba hasi dute euren lan baldintzak hobetzeko.

Inlemazeko enpresa batzordeak, ELAko zazpi ordezkarik osatua, 12 greba egun deitu ditu, enpresako zuzendaritzak plantillaren lan-baldintzak hobetuko dituen akordio bat negoziatzeari uko egiten diolako. Enpresa honek Cidacos markako kontserbak egiten eta merkaturatzen ditu.

Sektore oso feminizatua da, eta lan baldintza oso prekarioak ditu. Hori guztia larriagotu egiten dute langile askorentzat urteko lanaldi osoa bermatzen ez duten kontratuek.

Egoera horren aurrean, atzo hamabi eguneko grebarekin hasi ziren. Greba hau enpresako Zuzendaritza lan baldintzak hobetuko dituen akordio bat negoziatzera behartzeko da; izan ere, azken urteetan langileen aldetik hainbat saiakera egin ondoren, enpresak beti uko egin dio.