Greba Tuterako Eroski City eta Centerretan

2007/02/06
Tuterako Eroski City eta Centerretako langileek grebara deitu dute otsailaren 5tik 11ra bitartean. Eroskik Tuterako langileei Madrilen sinatu duen estatu mailako akordioa inposatu nahi die. ELAk Eroskiri hitzarmen honen aurkako jarrera azaldu dio, langileentzako lan baldintzen galera nabarmena dakarrelako. Langileen gehiengoak bat egin du deialdiarekin.

Eroskik, Madrilen estatu mailako hitzarmen bat sinatu du eta Tuterako langileei inposatu nahi die, gaur egun daukaten hitzarmenaren ordez. ELAk Eroskiri hitzarmen honen aurkako jarrera azaldu dio, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako langileentzako lan baldintzen galera dakarrelako. Hitzarmen berrian 1.784 orduko urteroko lanaldia ezartzen da, Tuterako langileen hitzarmenean baina 14 ordu gehiago. Guzti hori merkataritzan, lanaldiak oso luzeak diren sektorean. Gai sozialetan ere galerak oso garrantzitsuak dira.