Greba Tuterako Eroskietan

2006/09/04

ELAk grebara deitu du irailaren 12tik 18ra bitartean Tuterako Eroski City eta Centerretan. Eroskik, Madrilen estatu mailako hitzarmen bat sinatu du eta Tuterako langileei inposatu die, gaur egun daukaten hitzarmenaren ordez. ELAk Eroskiri hitzarmen honen aurkako jarrera azaldu dio, langileentzako lan baldintzen galera nabarmena dakarrelako.

Eroskiren zuzendaritzak egun duen jarrerarekin jarraitzen baldin badu, greba mugagabea izango da irailaren 28tik aurrera. Izan ere, Madrilen adostutako hitzarmenz oso kaltegarria da langileentzako. Hitzarmen berrian 1.784 orduko urteroko lanaldia ezartzen da, Tuterako langileen hitzarmenean baina 14 ordu gehiago. Guzti hori merkataritzan, lanaldiak oso luzeak diren sektorean. Gai sozialetan ere galerak oso garrantzitsuak dira.