Hondarribiko udal lorezaintza zerbitzua

Greba uztailaren 18a arte luzatu dute

2023/06/19
Enpresak bere horretan jarraitzen du langileen eskariei entzungor egiten.

Hondarribiako udal lorezainek maiatzaren 15ean hasi zuten greba. Elai Serbitzuak S.L enpresako langileak dira, eta udalak azpikontratatuta eskaintzen dute zortzi langilek Hondarribian lorezaintza zerbitzua.

Akordioa ez dago hurbil, enpresaren jarrera ikusirik. Apirilak 20an egin zuen eskaintzari eusten dio, aurrepausorik eman gabe. Zehazki, negoziazioak hasteko, 2022aren ekainetik egin gabeko igoera aplikatzeko eskatzen dute langileek, eta enpresak soilik 2023ko urtarriletik aurrerakoa eskeintzen du. Hau da, 6 hilabetez langileei zegokien dirua poltsikoratu nahi du enpresak. Gainera, hitzarmen propioa ere eskatzen dute langileek.

Hori dela eta, mobilizazioekin jarratzea beste biderik ez dute. Greba luzatuko dute uztailaren 18a arte, eta uztailak 2an Frantizako Tourra Hondarribitik pasako dela baliatuko dute euren borroka ezagutarazteko.