Greba uztailaren 7, 8 eta 9an Gipuzkoako ostatuen sektorean, hitzarmen kolektiboaren negoziazioan aurrera egiteko

2022/06/21
Sektore horretan, okupazioa hazten, hotelak irekitzen eta gelen prezioa igotzen ari den bitartean, gero eta langile gutxiago daude eta lan baldintza okerragoekin. Horren aurrean, sindikatuek hitzarmen kolektiboan hobekuntzak aldarrikatu dituzte, KPIaren gainetik dauden soldata igoerak eskatuz.

ELA (sektorean % 67ko ordezkaritzarekin), CCOO, LAB eta UGT sindikatuek hiru greba egun deitu dituzte, ASPAGI-ADEGI eta Gipuzkoako Ostalaritza Enpresarien Elkartea patronalek hitzarmenaren negoziazioa blokeatu dutelako.

Urtarrilaren 28an Gipuzkoako ostatuen hitzarmena negoziatzeko mahaia eratu zen, eta ordutik 5 bilera egin dira. Negoziazioak ez du ia aurrera egin, patronalak ziurgabetasunaren aitzakian ezkutatzen direlako, datuek bilakaera positiboa erakusten duten arren: 2022ko apiriletik 2029ko apirilera okupazioa hazi egin da, hotelak irekitzen ari dira eta gelen prezioa igotzen ari da, eta, hala eta guztiz ere, enplegatutako pertsonen kopurua txikiagoa da.

Egoera horren aurrean eta sektoreko langileen lan baldintzak okertzen ari direla ikusita, sindikatuek 22 puntuko plataforma bateratua proposatu dute, eta aldarrikapenak KPIaren gaineko soldata-igoerak ezartzean zentratu dira. Honekin aurrera egiteko, sindikatuen greba deitu dute uztailaren 7an, 8an eta 9an, eta negoziazioan aurrerapausorik ematen ez bada, plantillek ez dute baztertzen mobilizazio egun gehiago deitzea.