Greba Zumarragako adinekoen egoitzan

2008/01/15
Mobilizazio eta negoziaketetan bi urte iragan ondoren, Zumarragako Faustino Orbegozo adinekoen egoitzako langileek grebara joko dute.

Langileok urtarrilaren 16an hasiko den protesta honen bitartez subrogazioa eta egoitza berrira pasatzen direnean egungo baldintzak bermatuko zaizkienaren konpromisoa lortu nahi dute. Zumarragako alkateak ontzat emandako konpromisoa, hain zuzen ere.