Grebak 100 egun bete ditu Bizkaiko zahar-etxeetan

2017/02/21
Grebak 100 egun bete ditu Bizkaiko zahar-etxeetan
Bizkaiko zahar-etxeetako langileak berriro elkartu dira gaur goizean Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean, gaur bete baitira 100 egun duela urtebete luze grebari ekin ziotenetik. Adolfo Muñoz Txiki ELAko idazkari nagusiak esan du gatazka honek "emakume aurpegia" duela, eta irtenbidea ez dela "erakundeentzako lehentasuna, protagonistak emakumeak direlako"; hauek hilean gutxienez 1.200 euroko soldata eskatzen dute.

Muñozek nabarmendu duenez, "sektoreko enpresak, botere politikoaren laguntzaz, dirua erruz irabazten ari dira, baina ez dute bermatzen egoiliarrentzako tratu duina; hala salatu dute erabiltzaileen senideek ere". Hain zuze, sindikatuaren buruak salatu du Bizkaiko Aldundia enpresei dirua oparitzan ari dela, hauek gatazkan ematen ez duten zerbitzuaren truke, horrela etekinak gero eta handiagoak direlarik; hau patronalak berak ere aitortu du.

ELAko idazkari nagusiaren esanetan, errespetu falta da nagusi langileekiko, senideekiko eta egoitzetako erabiltzaileekiko; hauek pairatzen dituzte zuzenean zerbitzuaren gabeziak. Bizkaiko egoitzetako arretaren kalitateari buruz egin diren hainbat txostenetan agerian geratu da hau.

Muñozek kargu hartu dio administrazioari gutxieneko zerbitzuak gero eta gehiago hedatzen ari delako, gatazka ezkutatu nahian; honek langileen greba eskubidea urratzen du.