Nafarroako ehungintzaren eta oinetakoen merkataritza
Grebak eta mobilizazioak iragarri dituzte gabonetan Nafarroako sektoreko hitzarmena lortzeko

ELA eta LAB sindikatuek, Nafarroako ehungintzaren eta oinetakoen sektoreko ordezkaritza sindikalaren % 50 baino gehiago batzen dute. Sektore hau duela 14 urte dago hitzarmena iraungita, eta langileek jasaten duten prekarietatea eta erosahalmenaren galera izugarria da.
Jadanik martxan dauden mobilizazioen eta greben helburua Nafarroa mailako hitzarmen sektoriala lortzea da, baino enpresek ez dute negoziatzeko borondaterik.
Hitzarmena ez negoziatzea ez da patronalaren legezko legitimazio arazo baten ondorio, enpresen borondaterik ezaren ondorio baizik. Eta borondate falta Estatu mailako hitzarmena ezarri nahi izanak eragiten du. Estatu mailako hitzarmenaren helburua lan baldintzak berdintzeko elementu gisa jardutea dela, eta berdintasuna, jakina, beherantz.
Eta ez hori bakarrik, bere proposamenaren helburua berez oso araututa ez dagoen sektorea muturrera malgutzea da: lanaldia handitzea, lanaldiaren banaketa irregularra % 25eraino (PPren lan-erreformak % 10 ezarri zuen), ordutegi-malgutasuna, igande eta jaiegunetako nahitaezko lana, oporrak hartzeko aldiak mugatzea... Hori guztia milioi askoko irabaziak dituzten enpresa handiek bultzatuta.
Egoera honen aurrean, ELAk eta LABek mobilizaziora eta grebara deitu dute. Grebaren arrazoia negoziazio mahai bat eratzea eta negoziazioei hasiera ematea da. Nafarroako hitzarmena ezinbesteko tresna da sektoreko lan-baldintzak duintzeko. Nafarroako hitzarmenik gabe, azaldu den bezala, prekarietatea arau izango da.
Txanda bakoitzeko bi orduko lanuzterako deia egin dute abenduaren 23an (12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara), eta lanaldi osoko grebarako deia abenduaren 24rako.