Grebak Galdakaoko Coca-Colaren ekoizpena geldiarazi du

Galdakaoko Coca-Cola enpresan gaurko deitutako hitzarmenaren aldeko grebak ekoizpena eten du. Enpresa-batzordeak (ELA 8, LAB 1) beste bi greba-egun deitu ditu aste honetarako, uztailaren 20 eta 21erako. Guztira zortzi greba egun egin dira enpresan.
Langileak mobilizatzen ari dira hitzarmenaren negoziazioaren ondorioz. Langileek hitzarmen bidezkoagoa nahi dute; izan ere, enpresaren mozkin handiak gorabehera, zuzendaritzak ez du langileen erosteko ahalmena bermatu nahi; KPIa bermatu gabe soilik egiten ditu proposamenak.
Bihar, uztailak 20, asteazkena, Coca-Colako langileek manifestazioa egingo dute Bilbon. Manifestazioa goizeko 11: 00etan abiatuko da EITBren egoitzatik eta Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean amaituko da.