Grebak jarraipen zabala izan du Bizkaiko eraikin eta lokalen Garbikuntzan

2022/04/26
ELAk, LABek eta ESK-k Bizkaiko eraikin eta lokalen garbiketa-sektorean deitutako greba-eguna jarraipen zabala izaten ari da. Sektoreko langileek Barakaldotik Bilbora negoziazio mahaiaren eduki faltaren aurka protesta egiteko egin duten martxa bezala. Martxa CEBEK patronalaren egoitzaren aurrean amaitu da. Hurrengo greba-egunak apirilaren 27a eta maiatzaren 10, 11 eta 12a izango dira.

Hilabeteak dira sektorea mobilizatzen ari dela. 11.000 pertsonek egiten dute lan Bizkaiko sektore honetan, eta negoziazio mahaian patronala ez aurrera ez atzera dagoenez, sindikatuek, negoziazio mahaiaren gehiengoa ordezkatuz, mobilizazioekin jarraitzea beste biderik ez dute ikusi, grebak iragarriz: gaurkoaz gain, apirilaren 27an eta maiatzaren 10ean, 11n eta 12an egingo dira gainontzekoak.

Bizkaiko langileen urteko soldatak ez dira 16.000 eurotara iristen eta askok eta askok lanaldi partzialekin dihardute. Soldata arrakala agerikoa da. Hori dela eta, grebaren bidez sindikatuek 1.200 euro x 15eko soldatak aldarrikatzen dituzte.