Greban dauden Caballitoko langileek grebarekin elkartasuna adierazteko kamisetak jarri dituzte salgai

2005/02/03

Langileen komunikatua

Lanpostuen alde greban 15 hilabete emanda gero, 220 langiletik 77 sobran gaudela diote. Hilabeteak daramagu kalean greban eta hiritarrak beti laguntzeko prest eduki ditugu. Orain Kukuxumusuk kamiseta bat diseinatu digu, geure borroka gogorarazteaz gain, janzteko oso dibertigarria dena.

Berriro ere zure laguntza eskatzera gatoz, geure borrokaren alde egin ezazu kamiseta hau erosten, 12 euro gehi beste 2 euro bidalketa gastuengatik besterik ez dira.

ANIMA ZAITEZ ETA ESKA EZAZU ZURE KAMISETA...
geuk bidaliko dizugu jasotzen duzunean ordaintzeko.

MODELOAALTUERAZABALERA
UNISEX XXL 81 66
UNISEX XL 78,50 61
UNISEX L 76 56
UNISEX M 73,50 51
UNISEX S 71 46
HAURRA (18/20) 66 48
HAURRA (14/16) 61 46
HAURRA (10/12) 56 43,5
HAURRA (6/8) 51 40,5
HAURRA (2/4) 46 35,5
EMAKUMEA S 40,5 55
EMAKUMEA M 43,50 58
EMAKUMEA L 46,50 61

Koloreak: Granatea, urdina, Kakia, berdea

Eska itzazu martxoaren 8ra arte, bete ezazu orri bat zure datuekin eta zehaztu zein taila, kolore eta kantitate nahi dituzun. Ondoren orria ELAren edozein egoitzara eraman ezazu. Geuk bidaliko dizkizugu eta jaso ondoren ordaindu beharko dituzu.

CABALLITO: 15 GREBAN ENPLEGUAREN ALDE