Greban dauden Caballitoko langileek itxialdia eta baraualdia egingo dute ekainaren 2 eta 3an

2005/05/30

18 hilabete baino gehiagoz greban dauden Caballitoko langileek baraualdia eta itxialdia egingo dute, Gasteizko Zaramaga Frontoian ekainaren 2 eta 3an. Bi egun hauetarako hainbat ekutaldi antolatu direnez, ekintza hauetan parte hartzera deitzen zaituztegu. Grebalariekin bat egin ezazu, emaiezu zeure sostengua.

Ekainak 2 osteguna

11:00 Sartzea eta baraualdiaren hasiera. "18 hilabete borrokan" erakusketaren irikiera.

18:00 Mintzaldi irikia: "18 hilabete enpleguaren alde"

Ekainak 3 ostirala

11:00 Gazte taldeei harrera

17:30 Haurrentzako aktuazio eta opariak

19:00 ELKARTASUN MANIFESTAZIOA (Bilbao Plazatik hasita)