Implika
Greban dauden langileek kaleratzeen aurkako manifestazioa egin dute Bilbon

Martxoaren 16an hasi zen Implikako EREaren negoziazio aldia, eta baita Bilboko zentroetako greba mugagabea. Grebaren jarraipena garrantzitsua izaten ari da, eta langileak egunero mobilizatzen ari dira.
Gaur, martxoak 22, grebalariek manifestazioa egin dute Bilboko kaleetan zehar. Mobilizazioa MasterD enpresaren bulegoetatik hasi da, enpresa hori Implikaren merkataritza talde berekoa baita, eta Implikak Elkano kalean dituen bulego nagusietan amaitu da.
EREari dagokionez, konpainiak suntsitu nahi dituen 183 lanpostuetatik 100 Bilbon daude. Greban dauden langileek EREa kentzea eskatzen dute, neurria bidegabea delako eta espedientean planteatutako arrazoiak funtsik gabeak direlako.
Datorren martxoaren 27an izango da negoziazioaren bigarren bilera.