Greban ez ziren langileei hilero 300 euroko gainsaria emateagatik epaitu dute Novaltia

2022/03/14
Novaltiako grebalariek elkarretaratzea egin dute Bilboko Epaitegien aurrean, greba eskubidea urratzeagatik egin den epaiketaren aurretik. 2019an greba hasi zenetik, enpresak grebarekin bat egin ez duten langilei hileron 300 euroko gainsaria ordaindu die. ELAk argi du grebaren aurkako erasoa dela, eta hori da epaitegietan defendatu duena. Gaur Novaltiako grebak 966 egun bete ditu, Europako grebarik luzeena.

Era berean, langileek kalean ere defendatu dute euren greba eskubidea eta zuzendaritzari negoziatzeko deia egin diote berriro, epaitegien aurrean egindako kontzentrazioarekin. Orain arte, uzendaritzak, modu ulertezinean, uko egin diola soldata eta lan baldintza duinak negoziatzeari, soldata murritzen ondorioz langileen egoera prekarioa izangatik ere. Areago, greba eskubidearen aurka hainbat eraso eta urraketa egin ditu.

Horren adibide da ELAk jarritako salaketa direla eta, azken hilabeteotan Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren eta Bilboko Lan Arloko Epaitegien epaietan zigortu dutela halako urraketengatik.