Bilboko aireportuko lorezaintza

Greban jarraitzen dute langileek, AENAk eta Sacyr-ek adostutakoa betetzen ez dutelako

2023/04/12
Enpresek esan zuten atzo edo gaur deitu egingo zituztela langileak egoera konpontzeko, baina esandakoa bete ez eta inor ez da ez plantillarekin ez ELArekin harremanetan sartu. Hamazazpi greba egun daramatzate langileek eta horrela jarraituko dutela esan dute gaur, baldin eta enpresek eman beharreko urratsa ematen ez badute.
Bilboko aireportuko lorezainek eta enpresek (AENA eta Sacyr) ondo ikusitako Hitzarmen Kolektiboa sinatzeari uko egin zioten zuzendaritzatik martxoan, inolako azalpenik eman gabe. Langileek, ondorioz, greba hasi zuten martxoaren 27. Gogoratu beharra dago negoziazio askoren ostean hartu zuela enpresak sinatzeko konpromisoa.
 
Guztira, lau langile ari dira Bilboko aireportuko lorazaintza lanetan, lehen baino sei gutxiago, eta denak dira ELAko afiliatuak. Gaur bertan adierazi dute greba gelditzeko asmorik ez dutela, harik eta enpresek esandakoa betetzen duten arte.