ARABAKO OSTALARITZA
Grebara deitu dute abenduaren 5ean eta 7an
ELAk, UGTk eta CCOOk greba deitu dute Arabako ostalaritzan abenduaren 5ean eta 7an, sektoreko hitzarmena negoziatzeko hurrengo bileraren atariko gisa. Horrela, SEA patronalak plantillaren baldintzak hobetzeko gutxieneko edukirik planteatzen ez duen Mahaia desblokeatu nahi dute sindikatuek. 2019tik soldatak izoztuta dituztela eta patronalak negoziatzeari uko egiten diola salatu dute.
Sindikatuek exijitzen dute erosteko ahalmena berreskuratzea KPIari lotutako soldata igoerekin, lanaldia nabarmen murriztea, orain 1746 ordukoa baita, eta neurri zehatzak hartzea rider edo banatzaileentzat eta pisuko zerbitzarientzat.
Ia 8.000 pertsonek egiten dute lan sektorean baldintza prekarioetan, eta patronalak uko egiten dio erosteko ahalmena bermatzeari, lanaldia nabarmen murrizteari (azken proposamena izan zen 2026ra arte 2 orduko murrizketa) eta, gainera, bajen osagarria kendu nahi du.