Accenture

Grebara deitu dute apirilaren 29rako eta 30erako

2024/04/26
ELAk, CCOO, CGT, UGT eta LAB sindikatuekin batera, Accenture taldeko enpresetan bi greba egun deitu ditu apirilaren 29an eta 30ean, soldatak izoztuta daudelako eta langileek %17tik gorako erosahalmena galdu dutelako. Estatu mailan ere grebara deitu da talde bereko enpresetan. Era berean, DXC taldeak, informatikaren sektorekoak horiek ere, eta Intersindical-CSC, CSI, USO, CNT, SIIE sindikatuekin batera, bat egin du aldarrikapenekin. Accenture eta DXC multinazionalak dira, zerbitzu teknologikoak ematen dizkiete enpresa logistiko nagusiei, administrazio publikoei, finantza-sektoreari, garraioari, energiari... eta bi taldeek milaka milioi irabazi pilatu dituzte azken urteotan. Bizkaian, 1.000 pertsonak egiten dute lan Accenture enpresan, besteak beste, Iberdrola, Kutxabank, BBVA, Sabadell, LaCaixa eta El Corte Ingles enpresei zerbitzu informatikoak eskainiz.

Grebak arazo larriak eragin ditzake bankuen ohiko jardunean, logistikan eta energian, eta, beraz, greban dauden enpresak zigortu ditzakete.

Sindikatuek negoziatzeko deia egin dute akordioa lortzeko, baina oraingoz, enpresek ez dute borondaterik erakutsi.