Grebarako atxikimen ugari jaso dira dagoenekoz

2010/06/23
Euskal gehiengo sindikalak Ekainak 29rako greba deialdia gauzatu zuenetik, lantokietan bilera eta asanblada ugari burutu dira dagoenekoz. Bilkuretan nabaria izan da euskal langileok deialdi honen arrazoiei emandako atxikipena eta sostengua, eta bide batez greba gauzatzeko erabakiari.

Era berean, argi geratu da gehiengo sindikalak “hamar urrats” dekalogoaren inguruan aurkeztutako alternatiben balioa eta egunerokotasuna. Dekalogoak 130.000 sinaduren babesa jaso zuen. 

Hego Euskal Herriko sektore eta enpresa ezberdinetan Ekainaren 22 arte burutu diren asanbladak eta hartutako erabakiei buruzko datoek argiro erakusten dute euskal gehiengo sindikalak deitu duen GREBA OROKORRA atxikipen ugari eta zabala eskuratzen ari dela Enpresa Batzordeetan eta Pertsonalgo Batzordeetan ere. 

Lurraldeka hartutako datoek horren adierazgarri dira 

Araba            Gipuzkoa                 Bizkaia          Nafarroa       TOTAL

 

 102                  317                        332               97                 848

   

Horien artean,  lurralde bakoitzean esangura eta garrantzi  berezia duten enpresa eta sektore batzuk aipatzen ditugu, adibide gisa,  ondoko ERANSKINEAN . Enpresa hauek industria, zerbitzuak eta administrazio publikoetako sektoretakoak dira.

Sektore publikoari dagokionez, asko dira, dagoenekoz  emandako Enpresa Batzorde eta Pertsonalgo Batzordeen atxikipenak, eta baita Administrazio Publikoaren eremu ezberdinetako Sindikal Sailen atxikipenak. 

Honela, Toki eta Foru Administrazioan, aipagarrariak dira Enpresa eta Pertsonal Batzordeen atxikipenak Aldundietan eta udaletxe handienetan ere.

Era berean, Enpresa eta Pertsonalgoaren Batzordeak eta Sindikal Sailek lantoki ugarietan bat egin dute grebaren deialdiarekin: Osakidetza, Osasunbidea eta Administrazio Orokorra Erkidego Autonomoan eta Nukleo admnistrazioa Iruñean, eta Justizian.  

Gizarte zerbitzutan aritzen diren enpresetan oso ugariak dira grebaren alde jasotako atxikipenak eta babesak.

Eraskina