BIZKAIKO GRAFIKAGINTZA

Grebaren bederatzigarren egunak jarraipen zabala izan du

2024/10/30
Eragin handia izan du eta berriz ere geldiarazi da sektoreko hainbat enpresen ekoizpena. ELA, LAB, CCOO eta UGTk salatu dute langile bat atxilotu dutela.

Urriaren 29an greba ziklo berri bat hasi zen sektorean, Bizkaiko Arte Grafikoen Hitzarmen duin bat adosteko helburuarekin. Urriaren 30ean grebaren jarraipena zabala izan da berriro.

Mobilizazioak pikete informatibo batekin hasi dira gaur Basaurin, patronalari lotutako Biolid SL enpresaren aurrean. Ertzaintzaren Brigada Mugikorrak ez dio utzi Enpresa Batzordeari piketeak egiten, informazioa emateko eskubidea urratuz eta langile bat atxilotu du. Sindikatuen iritziz, neurriz kanpoko jarduna da eta atxilotutako langilea kargurik gabe berehala aske uzteko eskatu dute.

Bihar eta azaroaren 4an eta 5ean izango dira hurrengo greba egunak.