Grebaren eta mobilizazioen lehen eguna Douglas lurrindegietako kaleratzeen aurka

Douglas lurrin-denden Euskadiko langileek bat egin dute grebaren lehenengo egunarekin eta enpresak aurkeztutako enplegu-erregulazioko espedientearen aurka deitutako mobilizazioekin. Kateak sei denda itxiko ditu (hiru Bizkaian, bi Gipuzkoan eta bat Araban) eta 36 langile kaleratu nahi ditu. Estatuan 591 pertsona kaleratu, 97 denda itxi eta beste bost berregituratu nahi ditu.
Konpainiak galerak alegatu ditu 2020an, pandemiak iraun bitartean establezimenduak nahitaez itxi behar izan dituztelako. Hala ere, on line salmentek %40ko igoera izan dute.
Gauzak horrela, ELAk salatu du enpresak ez duela langileen enplegua bermatuko duen birkokatze-planik aurkeztu, eta, aldi berean, langileentzako prestakuntza eta digitalizazioaren bidez sortzen diren lanpostuetan birkokatzea eskatu du.