Grebaren jarraipen erabatekoa izan da Teknia Bilbao XXI enpresan (Abanto-Zierbena)

2022/06/08
ELAk eta LABek Teknia Bilbao XXI enpresan (Abanto-Zierbena) deitutako zortzi greben lehen egunak %100eko jarraipena izan du eta lantegi osoa gelditu da. Langileek mobilizatu beste biderik ez dute izan, hitzarmenaren negoziazioetan patronala guztiz itxita dagoela ikusi eta gero. Abra Industrial Enpresa Parkean dagoen enpresa honek automobilgintzako osagaiak fabrikatzen ditu batez ere eta, guztira, 114 langile ditu.