Bizkaibus

Grebaren jarraipen osoa Ezkerraldea, Meatzaldea eta Enkarterriko zerbitzuetan

2023/02/16
Bizkaibuseko hiru lineetako 500 langile baino gehiago Bilboko erdigunetik ibili dira protestan goizeko 8etatik, eta Aldundiaren foru jauregiaren aurrean amaitu dute. Diputazioari eskatu diote esku har dezala gatazkan, Alsa eta Vectalia multinazional linea kudeatzaileen aurrean. Era berean, azpimarratzekoa da gaur egiten ari diren 24 orduko grebak jarraipen oso zabala izaten ari dela langileen artean.

Protesta horien bidez, ELAk eskatzen du Aldundiak bere gain har dezala zerbitzu horren kudeaketa zuzena, benetako negoziazio bati ekin diezaiola plantillen baldintzak hobetzeko, eta ez dezala enpresa horien xantaia onartu; enpresa horiek milioika euro eramaten baitituzte erakundeetatik espekulatzeko, zerbitzuaren kalitatea murrizten, lanpostuak amortizatzen eta langileen eta zerbitzuaren baldintzak okertzen.