Grumal eta Edesako langileen mobilizazioak
2013/11/05
Grumal enpresako 148 langileak elkarretaratzea egin dute haur eguerdian Laborak Kutxa eta Lagun Arok Azpeitian dituen bulegoen aurrean euren etorkizunaz kezkaturik. Izan ere, Grumal SL enpresan Fagor Etxetresnak-en esku dago eta kooperatiba akzionista eta kudeatzaile bakarra da. Bestalde, lehen gaua egin dute itxialdian Fagorreko Edesako langileek Basaurin.
Azpeitiko lantegiaren etorkizunaz langileei ezer gutxi argitu dietela ere salatu dute gaurko mobilizazioan. Duela sortzi urte Fagor Etxetresnak erosi zion enpresa Masco multinazionalari.
Atzo hasi zuten langileek protesta Basauriko Edesako langileak. Lantokiaren kanpoaldean hainbat parkarta eskegi dituzte, Salba dezagun Euskadiko industria eta Edesa-Fagor, gure lanpostuen defentsan gisako mezuak emanez. Bihar Eusko Jaurlaritzara eramango dute euren protesta.