Grumaleko enpresa batzordeak itxialdia egingo du Arrasaten

2013/12/05
Grumaleko Enpresa Batzordeak hainbat mobilizazio iragarri dituzte datorren astetik aurrera. Datorren ostegunean (abenduak 12) Arrasaten Fagorren egoitzaren aurrean elkarretaratuko dira, eta ondoren MCC aurrera manifestazioa egingo dute; abenduaren 17tik 20ra, Arrasaten itxialdia egingo dute Grumaleko enpresa atzordeko kideek.

 

Horrez gain, auto karabanak egingo dituzte eta Fagorreko hainbat plataformakoekin bilduko dira eta, abenduaren 20an, greba egingo dute Grumalekoek eta Arrasatetik MCCra arteko bulegoetara manifestazioa egingo dute.

Grumalekoek lantegiaren eta langileen etorkizunaz duten informazio falta salatu dute, lantegiaren aurrera irtenda. Fagor eta MCC Grumalekin nola jokatzen ari den «lotsagarria» dela salatu dute langileek.