Grumaleko langileak Mondragon Korporazioaren egoitzaren aurrean elkarretaratu dira

2013/11/15
Grumaleko langileak Mondragon Korporazioaren egoitzaren aurrean elkarretaratu dira
Azpeitiko Grumal enpresako langileek elkarretaratzea egin dute gaur goizean Mondragon Korporazioaren egoitza aurrean. Eurekiko erantzukizuna eskatu diote langileek Korporazioari.

Ordu-erdi inguruz bertan kontzentratuta egon dira Grumaleko langileak eta Enpresa Batzordeko presidente Patxi Isasmendi egoitza barrura sartu da langileen eskariak laburbiltzen dituen orria uztera. Grumal, Fagor Etxetresnen taldeko enpresa dela eta MCCk enpresaren kudeaketan erantzukizuna duela adierazi dute. Zentzu horretan, Korporazioko gainerako enpresei moduan, eurei ere ez dietela zuzeneko informaziorik eman salatu dute.