Grumaleko langileen manifestazioa Arrasaten

2013/12/20
Abenduaren 17tik 20ra Azpeitiko Grumal enpresako ordezkariek itxialdia egingo dute Arrasateko udaletxearen azpian. Gaur, lanuztea izandute eta korporazioaren bulegoetara manifestazioa egin dute. Fagorrek eta Mondragon taldeak haiekiko izan duten portaera salatu dute Azpeitiko enpresako langileek. Lantegiari eta beren etorkizun pertsonalari buruz informaziorik ez dietela eman adierazi dute.

 

Egun Grumal konkurstoan dago eta, urtarrilaren haserako 148 langileentzako kaleratze espedientea aurkeztea erabaki lezake Fagor etxetresnak konpaniak.