Guardian Llodioko hitzarmena sinatu du ELAk

2016/11/10
ELAk Guardianen hitzarmen duina lortu dela uste du, langileen babesa indartzen eta aurrerapausu sendoak ematen baititu langileen lan baldintzetan. Guardianek 400 langile ditu Laudioko lantegian. Lan hitzarmena indarrean izango den hiru urteetan (2016-2018) soldatek KPIa gehi 0´5eko igoera izango dute, eta urteko lanaldia hiru egunez murriztuko da.

Bestalde, ABEren (Aldi Baterako Ezintasuna) osagarria hobetu egingo da, bai lan istripuagatik, bai gaixotasun arruntagatik. Mutualitateak ezin izango ditu gaixotasun arruntengatik hartutako aldi baterako ezintasunak kontrolatu, ezta kudeatu ere. Lan erreformaren aurkako blindajea mantentzen dugu eta oraindik dauden kolektibo desberdinen arteko dizkriminazioekin bukatzeko aurrerapausuak ematen dira.