Guardianek Enplegu Erregulazio Espedientea erretiratu du eta lan hitzarmenean erreforma baztertzea onartu du
2012/12/14
Laudioko Guardian enpresako zuzendaritzak 139 langile botatzeko espedientea erretiratu zuen atzo, 60 egunetako grebaren ostean. Era berean, lan erreformaren neurri gogorrenak indargabetzen dituen hitzarmen kolektiboa sinatu zen.
Kaleratzerik ez da izango eta lantalde guztiari eragingo dion aldi baterako erregulazioa aurkeztuko du zuzendaritzak. Langile bakoitzari 45 egunetan eragingo lioke hurrengo urtean. Horrez gain, itun kolektiboa ere onartu du. Lan erreforman jasotzen diren ultraktibitatea eta malgutasuna bezalako neurriak blokeatzen ditu lan hitzarmen honek.
Bestalde, soldatak aurten eta datorren urterako 1.200 euroko igoerak jasotzen ditu eta 2014. eta 2015. urtetarako KPIren hainekoak.
ELAren esanetan 60 egunetako grebak behartu du Gaurdian Llodioko zuzendaritza iritziz aldatzera.