Guggenheimeko garbikuntzako langileek soldata arrakalaren hileta burutu dute

2021/08/06
Garbikuntzako langileek 57. greba eguna burutu dute gaur eta euren iraultza dantzatuaren baitan soldata arrakalaren hileta ospatu dute.

Museoko garbiktzaileen (gehienak emakumeak) eta kale garbiketako langileen (gehienak gizonak) artean 7.000 euroko soldata arrakala dago. Euren grebaren helburua diskriminazio egoera horrekin amaitzean datza eta lortu arte ez dute etsiko. Greban eta dantzan jarraituko dut, eta euren borroka ikusgai bihurtu nahi dute Bilboko abuztuan.