GIPUZKOAKO MERKANTZIEN GARRAIOA
Guitrans patronalaren jarrera inmobilista salatu du ELAk
Guitrans patronalak Garraioaren Estatuko II. Akordioan oinarritutako lan baldintzak proposatu ditu Gipuzkoarako berriz ere, gaur ospatutako negoziazioan. ELArentzat ulertezina da 15 urteren ondoren Gipuzkoako Hitzarmenaren taulak eguneratzeaz ere ez hitz egitea eta egiten den proposamen bakarra lan baldintza prekarioak ezartzea izatea.
ELAk salatzen du Guitransen jokaera, eta sektorearen errealitaterarekin zein egungo egoera sozioekonomikorarekin bat egingo duen negoziazioa exijitzen du. Guitransek jarrera aldatuko ez balu, mobilizazioaren eta borrokaren bidea hartu beharko duela ohartarazi du sindikatuak, Gipuzkoako Merkataritza bidezko Salgaien Garraioaren egungo hitzarmenaren eguneraketa eta hobekuntza bermatzeko.
Hurrengo bilera azaroaren 12rako aurreikusita dago, 10etan.