Gune plataformak“Grebalariak aske” lelopean larunbaterako deitutako manifestazioa babesten du

2013/09/03
Gune plataformak“Grebalariak aske” lelopean larunbaterako deitutako manifestazioa babesten du
2012ko martxoaren 29ko Greba Orokorrean oso istilu larriak gertatu ziren Bilboko epaitegi aurrean, eta istilu horietan parte hartu izana leporatzen diete lau gazteri.Greba eskubidearen kriminalizazio saiakera hau salatzeko ELAk bat egiten du larunbatean, irailak 8, deitutako manifestazioarekin

2012ko martxoaren 29ko Greba Orokorrean oso istilu larriak gertatu ziren Bilboko epaitegi aurrean, eta istilu horietan parte hartu izana leporatzen diete lau gazteri. Fiskalak 42 urtetik gorako espetxe zigorra eskatzen du hiru gazterentzat. Akusazioak daukan oinarri bakarra poliziak gertatutakoaren inguruan emandako bertsioa da.

Greba eskubidearen kriminalizazio saiakera hau salatzeko ELAk bat egiten du larunbatean plataformak deitutako manifestazioarekin, zein Jesusen Bihotzetik abiatuko den 12,30etan. Era berean, irailak 11 eta 12an ospatuko den epaiketa egunetan ere epaitegi aurrean 9,30etan egingo diren elkarretaratzeetan ere parte hartzeko deia egiten du.