Guraso baimen parekatuak izateko eskubidea bermatzeko ezinbestekoa da Eusko Jaularitzan dagoen enplegu prekaritaterarekin amaitzea

2019/06/12
Gasteizen mahai orokorreko bilera deitu du Eusko Jaurlaritzak. Bertan gai zerrendan ezarri bezala, guraso baimenak parekatzeko proposamena jarri du mahai gainean Gobernuak. ELAk Lakuan deitutako elkarretaratzean azaldu bezala, zaintzaren erantzukidetasuna sustatzeko aurrerapausoa da, baina oso motz geratzen da beste neurri batzuk hartzen ez badira. Izan ere, behin behinekotasun tasa altuari aurre egin ezean, eta berdintasun politika errealak egiten ez badira, nekez izango da neurri hau behar beste eraginkorra. Beste behin ere argi geratu da Eusko Jaularitzaren negoziazio borondate eza eta mobilizazioren beharra.
  • Gaur bertan sektore batzuetan lizentziak edo baimenak hartzeko izugarrizko arazoak daude plantilla exkaxia dela eta edo ordezkapenak egiten ez direlako. Eta bestetik 3 langiletik 1 behinbehinekotasun egoeran egonda ezinezkoa da eskubide hau ziurtatzea.

 Propaganda feministatik haratago, gaur egun, oraindik ere, Eusko Jaularitza genero diskriminazio egoeren sortzaile da. Datuak argiak dira:

  • Behin- behinekotasuna pairatzen duten langileen % 75 emakumezkoak dira.
  • Emakume eta gizonen arteko soldata arrakala % 24koa da.
  • Berdintasun planak edukirik gabekoak, ez lotesleak edo aurrekontu nahikorik gabeak dira.
  • Lan osasunean sistematikoki genero perspektiba baztertu egiten da.

Gauzak horrela, benetako berdintasuna lortzeko bidean ezinbestekoa da beste neurri batzuk ere hartzea. Ildo horretatik, ELAk mahai orokorrean Eusko Jaularitzari diskriminazioa egoerak sortzen dituzten erabakiak aldatzeko eskatu dio:

  • Behin behinekotasun egoera larriarekin amaitzeko kontsolidazio prozesuak abian jartzea.
  • Soldata arrakalarekin amaitzea.
  • Negoziazio kolektibo errealearen eskubidea bermatzea.
  • Berdintasun plan errealak ezartzea eta bere derrigortasuna bermatzea.
  • Zaintzaren benetako balioa aitortzea.

Izan ere, Eusko jaularitzak, beste behin ere, ez du enpleguaren inguruan inolako proposamen berririk ekarri; eta honek argi erakusten du behin-behinekotasuna mantentzeko, prekaritatea bultzatzeko eta pribatizazioaren aldeko pausoak emateko apustu argia duela Gobernuak.

Bestela ulergaitza da, behin behinekotasun tasa sektore pribatuan baino 11 puntu altuagoa izanik (sektore publikoan %35ekoa eta sektore pribatuan %23koa); Osasungintzan: % 38, 15.000 langile; hezkuntzan % 30 eta % 65 artean sektoreen arabera, 11.000 langile; Autonoman % 35 tik gora, 3.000 langiletik gora izanik etab. egoera konpontzeko inolako proposamenik ez egitea.

Beste behin, ELAk gobernuari enpleguaren inguruan hitz egiteko bere prestutasuna azalerazi eta 40.000 langile horien egoera egonkortzeko proposamena helarazi dio.

ELAren eskaerei Eusko Jaularitzak muzin egin die, eta beste behin ere argi geratu da negoziaketa borondate eza aldatzeko eta benetazko negoziazioa lortzeko mobilizazioa indartzea beste biderik ez dagoela. Azken hilabetetan hezkuntzan eta osasungintzan egiten ari garen bezela.